Jazz Vital
JazzVital zikloak hamar urte bete ditu, musika inprobisatuaren barruan sortzen ari diren proiektuak bultzatzeko gune gisa, ahots eta lengoaia garaikide berrien aldeko apustua eginez. Edizio berri honetan, zikloa Arkabia espazio berrian egingo da, hazten jarraitzeko eta jazza publiko berrietara hurbiltzeko apustua indartuz.
MAIATZAK 6 – NEREA ARRIETA TRIO
Nerea Arrieta Trio Nerea Arrieta pianista eta abeslaria, Rakel Arbeloa bateriarekin eta Fran Serrano kontrabaxuarekin batera, buru duen proiektua da. 2024. urtearen hasieran sortua, taldeak bere nortasun artistikoa garatu du hainbat hilabetetako zuzeneko kontzertuetan, Arrietak berak konposatutako errepertorio originalari forma emanez. 2025eko abuztuan, hirukotea estudioan sartu zen urte horren amaieran argitaratutako Vaivén lehen lan diskografikoa grabatzeko. Nerea Arrieta Triok, bere emanaldietan, jazz tradizionaletik garaikidera naturaltasunez doan proposamen batekin aurkezten du estreinako hau, etengabeko bilakaeran dagoen soinu bilaketa pertsonala islatuz.
Nerea Arrieta – Pianoa, ahotsa eta konposaketa
Fran Serrano – Kontrabaxua
Rakel Arbeloa – Bateria
MAIATZAK 14 – MANÉ
Zortzi musikarik osatzen dute Mané taldea, eta kezka artistiko bera dute: jazzaren eta musika afrokaribarren arteko topaketa esploratzea. Zortzikote honek zuzeneko zirraragarria proposatzen du, tradizioak eta inprobisazioak elkarri eskua ematen diotelarik, ñabardura erritmiko eta adierazkor ugariko soinua sortuz. Bere errepertorioak Kubako musikaren pieza enblematikoenetako batzuk biltzen ditu, Omara Portuondo edo Compay Segundo bezalako figurek famatuak, eta, aldi berean, energia eta interpretazio-intentsitate handiko konposizioak txertatzen ditu, Tito Puente edo Jerry González bezalako erreferenteek gidatutako formazio historikoen ondarean inspiratuak.
Alessio Lubrano – trompeta, atonduak
Asier Iturbe – tronboia
Aníbal Andrés –tronboia
Nicolás Chasco – tronpeta
Manex Olazaguirre – bateria
Luis Miró – pianoa
Adrián Zarrabeitia – tunbadorak
Javier Gómez – baxu elektroknikoa
EKAINAK 4 – ANDREA CABEZUELO
Andrea Cabezuelo abeslari, pianista eta perkusionistak aurkeztu du proiektu hau, Javier Antoñanarekin gitarran eta Jon Cañaverasekin baxuan. Elkarrekin, giza izaerari eta ingurunearekin duen loturari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen duen errepertorio original bati forma ematen diote, klima eta egungo testuinguru soziopolitikoa bezalako gaiak jorratuz. Bere proposamenak kaos global gero eta handiagoari begirada sentikorra eskaintzen dio, eredu jasangarri eta kontzienteagoetarantz aurrera egitea ezinbestekoa den une honetan. Bere konposizioen bidez, hirukoteak diskurtso artistiko konprometitu bat eraikitzen du, non musika pentsamenduaren eta emozioaren bitarteko bihurtzen den. Errepertorioa osatzeko, jazza eta latinezko musika elkartzen diren piezak daude, Brasilgo sonoritateen presentzia bereziarekin, berotasuna, erritmoa eta taldeari dimentsio oroigarria ematen diotenak.
Data 07/05 - 04/06/2026
Ordua 19:30
Prezioa 4€
AVISO IMPORTANTE
¿Sabes qué hace muy especial a nuestra sala?
La cercanía entre público y artistas. Por esto, ¡es importante que no llegues tarde! Por respeto a los artistas no está permitido el acceso a la sala una vez comenzada la representación.