Araba mugimenduan
Araba mugimenduan programaren bigarren denboraldia heldu da, Arabako lurraldean filmatutako eta/edo Arabako pertsonek grabatutako irudi ezezagun berriekin. Oraingo honetan, Juan Alfarok Hendaian eta Miarritzen filmatutako udako hainbat film ikusiko ditugu, baita Arabako Etnografia Mintegiaren bildumako orain arte argitaratu gabeko bi film ere. “Etxeko ukenduak” (1979) lanean azaltzen da nola, etxe gutxi batzuetara mugatuta eta modu puntualean, kremak eta ukenduak egiteko ohiturari eutsi zitzaion. Kasu honetan, Obekurin egiten zen “ileordeen ukendua” da protagonista; herri-medikuntzaren aztarna baliotsu bat, XX. mendera arte iraun zuena. Bigarren filma, Ballesta-torneroa, artisau-jarduera berezi baten funtzionamendua erakusten duen dokumentua da: ballesta-torneritza. Santa Cruzen oso zabalduta egon zen jarduera hau, baina 1980ko hamarkadaren amaieran artisau bakarra baino ez zen geratzen.
Saio honetan luxuzko gonbidatua izango dugu: Miren Narbaiza abeslaria, MICE bere musika-proiektuaren izenez ezaguna. Berak zuzenean musikaz jantziko du emanaldia.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Arabako Etnografia Mintegiari eta Arabako Artxiboari irudiak lagatzeagatik. Irudiak Clara Sánchez Dehesak digitalizatu ditu.
Data 15/09/2026
Ordua 19:00
Prezioa DOAN
OHAR GARRANTZITSUA
Ba al dakizu zer egiten duen gure aretoa berezi?
Publikoaren eta artistaren arteko hurbiltasuna.
Horregatik, garrantzitsua da ez berandutzea!
Artistekiko errespetuagatik, ez da onartuko aretora sartzea emanaldiari hasiera eman ondoren.
Araba mugimenduan programaren bigarren denboraldia heldu da, Arabako lurraldean filmatutako eta/edo Arabako pertsonek grabatutako irudi ezezagun berriekin. Oraingo honetan, Juan Alfarok Hendaian eta Miarritzen filmatutako udako hainbat film ikusiko ditugu, baita Arabako Etnografia Mintegiaren bildumako orain arte argitaratu gabeko bi film ere. “Etxeko ukenduak” (1979) lanean azaltzen da nola, etxe gutxi batzuetara mugatuta eta modu puntualean, kremak eta ukenduak egiteko ohiturari eutsi zitzaion. Kasu honetan, Obekurin egiten zen “ileordeen ukendua” da protagonista; herri-medikuntzaren aztarna baliotsu bat, XX. mendera arte iraun zuena. Bigarren filma, Ballesta-torneroa, artisau-jarduera berezi baten funtzionamendua erakusten duen dokumentua da: ballesta-torneritza. Santa Cruzen oso zabalduta egon zen jarduera hau, baina 1980ko hamarkadaren amaieran artisau bakarra baino ez zen geratzen.
Saio honetan luxuzko gonbidatua izango dugu: Miren Narbaiza abeslaria, MICE bere musika-proiektuaren izenez ezaguna. Berak zuzenean musikaz jantziko du emanaldia.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Arabako Etnografia Mintegiari eta Arabako Artxiboari irudiak lagatzeagatik. Irudiak Clara Sánchez Dehesak digitalizatu ditu.
Beste ekitaldiak