Menú

04/06 - 13/10/2026

Digital Floralia - Miguel Chevalier

Artifizialtasunaren aro honetan naturari buruzko gogoeta egitea da Digital Floraliaren gaia. Miguel Chevalier-en erakusketa proiektua da eta landare mundua behatzetik abiatuko da ingurune sortzaile eta murgiltzaile bihurtzeko.
Digital Floralia

Kultura-zentro bat baino askoz gehiago

Vital Fundazioak sustatuta, ARKABIA trukea, topaketa eta sormena uztartzen dituen gune gisa sortu da, edonorentzat irekia eta abegikorra. ARKABIAn uste dugu kultura inklusiboak, errespetuz eta sentsibilitatez zabalduak, ongizate soziala eta komunitatearen zein lurraldearen garapena bultzatzeko indarra duela.

Eta horren alde egiten dugu lan.
Ezagutu gaitzazu
Ez galdu ezer! Eman izena gure hilabeteko buletinera.
Zure harpidetza egiaztatu ezin izan dugu.
Eskerrik asko gure buletinera harpidetzen zarelako!

Zentro irekia eta bizia

ARKABIA zentro irekia eta bizia da, egunero zerbait gertatzen den lekua.

Bertan gai eta formatu desberdinetako erakusketa dibulgatiboak aurki ditzakezu, bisita gidatu batean edo familiarekin tailer batean parte hartu, kontzertu bat entzun, zinemaz gozatu edo antzerki-pieza bat ikusi.

Laburbilduz, kultura-istorio berriak ezagutzeko eta esperientzia zirraragarri eta ahaztezina bizitzeko gunea da. Kultura-topagune eta komunitate-espazio bat, jende irekia, gogotsua eta ikasteko zein gozatzeko irrikan dagoenarentzat.
Ezagutu gaitzazu