Magialdia
Irailak 16 (19:30). “La magia en los orígenes del cine y los audiovisuales” dibulgazio-ikuskizuna – Miguel Herrero Herrero
Zinema existitu baino askoz lehenago, baziren ikusleak harritzea lortzen zutenak mugimenduan zeuden irudiekin, proiektatutako mamuekin, ilusio optikoekin eta argi-itzalen ikuskizunekin. Miguel Herrero Herrero ilusionista, zinemagile eta idazleak zinemaren jatorrietara bidaiatzera gonbidatzen gaitu, XVIII. eta XIX. mendeetako linterna magikoen, fantasmagorien, ikuspegi optikoen, peep showen eta beste hainbat tresna bitxiren bilduma liluragarri baten bidez. Esperientzia honetan, magia, zientzia, artea eta teknologia bat egiten dute, mugimenduan dauden irudiek piztu zuten lilura nola sortu zen ezagutzeko eta lehen ilusionistek zinemaren oinarriak nola ezarri zituzten ikusteko.
Sarrera: Gonbidapen bidez
Irailak 17 (20:30). “Incompletos” – Alex Louzao eta Fer Nadal
Incompletos Miguel Ángel Geak sortu eta zuzendutako magia-ikuskizun berria da, Alex Louzao eta Fernando Nadalek osatutako bikote bitxiaren magia agertokira ekartzen duena. Mago bat bere trikimailuetako batekin blokeatuta geratzen da, eta bere laguntzaileak, bera ere magoa izanik, ikuskizunaren gidaritza hartzen du. Hiru ordu eta erdiko ikuskizun honen erdia baino ez dugu ikusiko. Elkarri emandako laguntzari esker, biek lortuko dute amaierara iristea. Hierarkia lausotzen den eta klasikoak eraldatzen diren ikuskizuna. Pailazogintza eta antzerkia magia-saio baten azpian ezkutatutako ibai baten moduan isurtzen dira.
12 urtetik gorakoentzat gomendatua.
Sarrera: 6 €
Irailak 19 (12:00). Amelie
“Consiste en Soñar” ez da ikuskizunaren izenburua soilik: amets bat egia bihurtzeko desioa da; ametsa bete aurreko unea; leku eta une perfektuan zaudela jakitea; puzzlea osatzen duen pieza aurkitzea.
Familia osoarentzako ikuskizuna.
Sarrera: 5 €
Irailak 19 (20:30). Woody Aragón
Woody Aragón, Toledon 1974an Emilio de Paz Aragón izenarekin jaioa, nazioartean eragin eta ospe handiena duten karta-magoetako bat da. Bere estiloak trebetasun tekniko bikaina, sormen aparta eta agertokiko presentzia liluragarria uztartzen ditu. Maisutasunez eraikitako ikuskizuna da, trikimailuz trikimailu osatutako ikusizko narrazio indartsuarekin. Esperientzia paregabea, magoak zein publiko orokorra inspiratzen dituena: magia ikusteaz gain, ikuskizun bat nola diseinatzen den ikasiko duzu. Mundu mailako magian saritua eta errespetatua den artista batek sortu eta aurkeztutako ikuskizuna.
Sarrera: 6 €
Data 16-19/09/2026
OHAR GARRANTZITSUA
Ba al dakizu zer egiten duen gure aretoa berezi?
Publikoaren eta artistaren arteko hurbiltasuna.
Horregatik, garrantzitsua da ez berandutzea!
Artistekiko errespetuagatik, ez da onartuko aretora sartzea emanaldiari hasiera eman ondoren.