Organic Frequencies
Klaudia Sim
Organic Frequencies musikaz, arteaz eta teknologiaz bestelako era batean gozatzeko sortutako esperientzia da. Datorren uztailaren 24an, 20:00etan, Klaudia Sim DJak saio esklusibo bat eskainiko du Miguel Chevalier-en murgiltze-erakusketaren barruan. saio horretan, paisaia digitalek eta soinuak bat egingo dute proposamen sentsorial bakarrean.
Edukiera mugatua izango da; hortaz, hitzordu hori aukera paregabea izango da erakusketa inoiz ikusi gabeko ikuspegitik ezagutzeko. Bertaratzea doakoa da, baina gonbidapena lortu behar da aldez aurretik, eta orrialde honetan bertan kudeatu dezakezu, edukiera bete arte.
__
Klaudia Sim Gasteizen jaiotako DJ eta ekoizlea da, gaur egun Madrilen bizi dena. Bere ibilbideari esker, hainbat espazio eta kolektibotan parte hartu du, eta Bartzelona, Granada, Oviedo, Madril, Bilbo eta Donosti bezalako hirietan aritu da, besteak beste. Bere soinu-identitatea zabala da eta etengabeko bilakaeran dago; dub, bass, breaks, techno, house, ambient eta musika experimentala zeharkatzen ditu. Ikuspegi eklektiko eta irekia oinarri hartuta, erritmo hautsiak, testura elektronikoak eta ahots-geruza desberdinak uztartzen ditu, genero bakar batera edo formula itxietara mugatu gabe. Saio bakoitza esplorazio-ariketa gisa ulertzen du, non energia eta musika-hautaketa modu organiko eta naturalean garatzen dira.
Data 24/07/2026
Ordua 20:00
Prezioa DOAN
OHAR GARRANTZITSUA
Ba al dakizu zer egiten duen gure aretoa berezi?
Publikoaren eta artistaren arteko hurbiltasuna.
Horregatik, garrantzitsua da ez berandutzea!
Artistekiko errespetuagatik, ez da onartuko aretora sartzea emanaldiari hasiera eman ondoren.
Organic Frequencies musikaz, arteaz eta teknologiaz bestelako era batean gozatzeko sortutako esperientzia da. Datorren uztailaren 24an, 20:00etan, Klaudia Sim DJak saio esklusibo bat eskainiko du Miguel Chevalier-en murgiltze-erakusketaren barruan. saio horretan, paisaia digitalek eta soinuak bat egingo dute proposamen sentsorial bakarrean.
Edukiera mugatua izango da; hortaz, hitzordu hori aukera paregabea izango da erakusketa inoiz ikusi gabeko ikuspegitik ezagutzeko. Bertaratzea doakoa da, baina gonbidapena lortu behar da aldez aurretik, eta orrialde honetan bertan kudeatu dezakezu, edukiera bete arte.
__
Klaudia Sim Gasteizen jaiotako DJ eta ekoizlea da, gaur egun Madrilen bizi dena. Bere ibilbideari esker, hainbat espazio eta kolektibotan parte hartu du, eta Bartzelona, Granada, Oviedo, Madril, Bilbo eta Donosti bezalako hirietan aritu da, besteak beste. Bere soinu-identitatea zabala da eta etengabeko bilakaeran dago; dub, bass, breaks, techno, house, ambient eta musika experimentala zeharkatzen ditu. Ikuspegi eklektiko eta irekia oinarri hartuta, erritmo hautsiak, testura elektronikoak eta ahots-geruza desberdinak uztartzen ditu, genero bakar batera edo formula itxietara mugatu gabe. Saio bakoitza esplorazio-ariketa gisa ulertzen du, non energia eta musika-hautaketa modu organiko eta naturalean garatzen dira.
Beste ekitaldiak