Sakamantekas: artxiboko kontakizunetik memoria kolektibora
Juan Díaz de Garayo “Sakamantekas”-en historia berreskuratu du Sancho el Sabio Vital Fundazioak, bere liburutegian eta artxiboan gordeta dituen funtsen bidez. Liburuek, artikuluek, argazkiek eta beste dokumentu batzuek Arabako historia beltzaren pasarte ezagunenetako batera hurbiltzeko aukera eman dute, eta, 1979an Gasteizen filmatu zen eta, orain, erakundeak berreskuratu duen film bat gehitu zaie.
ARKABIAn egingo da Isabel Mellén eta Enrique Echazarra ikertzaileen zineforuma, material horretatik abiatuta Díaz de Garayoren historia eta hiriaren memorian utzitako aztarna berrikusteko. Saioan zehar, film horren hainbat eszena emango dira; izan ere, film horrek, Juan Díaz de Garayoren historia jorratzeaz gain, garai hartako Gasteizko pertsonak, guneak eta lekuak ezagutzeko aukera ere ematen du.
Pertsonaiaren historia ez ezik, kontatzeko modua eta dokumentu-iturrietan egon daitezkeen joerak ere jorratuko dituzte. Gasteizko historiaren pasarte horri buruzko begirada kritikoa eskaintzea da helburua, interesa pizten jarraitzen baitu. Horretarako, gertaera dokumentatuak eta denboraren poderioz txertatzen joan diren interpretazioak eta kontakizunak bereiziko dituzte. Naiara López de Munain kazetariak dinamizatuko du hitzaldia.
Data 24/09/2026
Ordua 18:00
Prezioa DOAN
OHAR GARRANTZITSUA
Ba al dakizu zer egiten duen gure aretoa berezi?
Publikoaren eta artistaren arteko hurbiltasuna.
Horregatik, garrantzitsua da ez berandutzea!
Artistekiko errespetuagatik, ez da onartuko aretora sartzea emanaldiari hasiera eman ondoren.