ARKABIA, guztiontzako zentroa

Fundación Vital-ek bultzatuta, ARKABIA sortu da kultura guztioi hurbiltzeko asmoz. Bere izena Artea, Araba eta Kabia hitzen baturatik dator —“kabia” euskaraz “nido” delako—, ideiak, emozioak eta pertsonak leku batean bildu, hazten eta partekatzen diren lekua adierazteko.

Hasieratik, proiektua inklusioa eta irisgarritasuna oinarri hartuta  diseinatu da. Lekuaren xehetasun guztiak —argi-banaketa, ibilbideak, materialak, seinaleztapenak— pertsona orok libreki aztertu eta gozatu dezan izan dira pentsatuta. Arkabia gustura, seguru eta atsegin bizi dezan.

ARKABIA, azken finean, bizi, ireki eta harrera-lekua da. Gasteizko bihotzean dagoen kabi kultural bat: sormena, aniztasuna eta elkartasuna komunitatea elikatzen duten ildoak baitira.

Gure espazioak

Deskargatu planoa

ARKABIA Bizia

+

ARKABIAko auditorioa Gasteizko jarduera sozialaren eta kulturalaren gune neuralgiko bihurtu da. Gaur egungo munduko joerak eta sormena elkartzen dira topaketa- eta truke-gune horretan. Bertan, musika, zinema, arte eszenikoak nahiz hitzaldiak eta eztabaidak ezagutu eta goza daitezke. 410 m² ditu, eta harmaila atzeragarriak 400 pertsona hartzeko aukera ematen du, eguneroko jarduera etengabea duen ingurune ireki, dinamiko eta moldakorrean.

ARKABIA Plaza

+

ARKABIAra kultura eskaintzaz gozatzera hurbiltzen den bisitari orok atseden hartu eta aisialdiaz disfruta dezan pentsatutako lekua da ARKABIA Plaza. Eremu horren kokapenak eta tamainak, baita altzarien moldakortasunak ere, topaketa informalak edo formatu txikiagoko ekitaldiak egiteko aukera ematen du.

Baretze-gela

+

Neurogarapenaren alterazioak eta bestelako aniztasun funtzional edo psikosozialak dituzten haur eta helduentzat bereziki diseinatutako gunea da, gainkarga sentsoriala erregulatzeko eta antsietate edo ondoez emozionaleko egoerak kudeatzeko ingurune segurua behar izan dezaketenean. Zentzumen anitzeko gela gisa diseinatuta dago, haien beharretara egokitutako altzariekin. Edozein pertsonak ARKABIAko edukiez irisgarritasun eta inklusio-baldintzetan gozatu ahal izatea da gune honen helburu nagusia.

Tailer-gela

+

ARKABIAko hezkuntza-gela balio anitzeko espazio irisgarri eta moldagarri izan dadin sortu zen, eta tailerrak, familia-jarduerak, dinamika parte-hartzaileak eta gunearen programazioarekin nahiz erakusketekin lotutako beste zenbait hezkuntza-proposamen hartzeko pentsatuta dago. Duen diseinuak metodologia aktiboak, talde-lana eta askotariko publikoren parte-hartzea erraztea ahalbidetzen du, jarduera bakoitzaren beharren arabera espazioa eraldatzeko gai den antolaketa malgu baitu. Ikasgelak inklusiboa izatea sustatzen du, hainbat baliabideri esker, hala nola piktogramak, altuera doigarriko mahaiak, tamaina askotako aulkiak eta zoru biguneko eremua. 

Irisgarritasuna

Gizarte inklusiboagoa lortzea helburu, ARKABIAn konpromisoa hartu dugu kulturarako sarbidea publiko ororentzako esperientzia eskuragarria eta atsegingarria izan dadin. Horretarako, besteak beste, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioan oinarritu gara. Konbentzio horrek kulturaz osoki eta berdintasun-baldintzetan gozatzea sustatzen du, eta kolektibo horien aitorpena, autonomia eta parte-hartzea errazten ditu. 

Informazio gehiago

Nola iritsi

ARKABIA Posta kaleko 13-15ean dago, Foruen plazaren parean. Erdialdean kokatuta eta oinezkoentzako eremuan, Gasteizko interes turistikoko toki garrantzitsuenetatik gertu. Gainera, gure gunea oso ondo lotuta dago hirira iristeko puntu nagusiekin (aireportua, tren geltokia, autobus geltokia).

Oinez edo bizikletaz

Gure helbidea Posta kalea 13-15, Vitoria-Gasteiz da.

Gasteizko erdigunean bertan gaude. Gure ingurunea oinezkoa da, beraz, oinez hurbiltzera gonbidatzen zaitugu, ahal bada.   

Gure gunearen inguruan aparkaleku publikoak aurkituko dituzu, zure bizikleta bertan utzi ahal izateko.       

Garraio publikoa erabiliz

Tranbia: ARKABIAtik ia distantzia berera dauden geltoki bi daude: Legebiltzarra eta Angulema. Oinez, gure gunetik 4-5 minutura daude biak. Info gehiago.

Autobusa: ARKABIAtik 200 metro ingurura daude hiri-autobus geltoki bi. Hauek dira: La Paz/Bakea (1, 3, 4, 6, 7, 9 eta 10 lineak) eta Olagibel 20 (5, 6 eta 10 lineak). Info gehiago.

Autoz

Ordainpeko hainbat aparkaleku daude ARKABIAtik 500 metro baino gutxiagora. Hala ere, gure gunea Gasteizko Emisio Gutxiko Eremuaren (EGE) barruan dago. 

Horri buruzko informazio gehiago duzu hemen.

FAQs

Astearteetan irekitzen dute ARKABIA? +

Ez, astearteetan zentroa itxita egoten da. Hala ere, ARKABIA Bizian egingo diren jarduera zehatzetarako ireki daiteke zenbait asteartetan.

Non du sarrera ARKABIAk? +

Sarrera nagusia Foruen plazan dago, Posta kaleko 13tik.

Zenbat balio du ARKABIAn sartzeak? +

Instalazioetarako sarrera, erakusketak barne, doakoa da. Programazioko jarduera batera joan nahi baduzu, kontsulta ezazu prezioa Agendan.

Badago audiogidarik edo bisita gidaturik? +

Bai. Zentroak eta erakusketa nagusiak audiogida dute. Gainera, gure erakusketetarako doako bisita gidatua erreserbatu dezakezu, webgunearen bidez.

ARKABIAn sar naiteke inolako jardueratara ez banoa ere? +

Bai. ARKABIA Plaza gunea pertsonak esertzera eta instalazioez gozatzera etor daitezen pentsatuta dago, kontsumitzeko eta jardueretara joateko betebeharrik gabe. Eserlekuak, doako Wi-Fia, kafe-makina eta salmenta-makina ditu.

Zer egin Behar dut ARKABIAko jarduerari buruzko berriak jasotzeko? +

Doan harpidetu zaitezke gure informazio buletinera, hilero ARKABIAren programazioa jaso eta programaren, erakusketen, tailerren eta bestelako jardueren berri izateko.

ARKABIA gune irisgarria da? +

Bai. Eraikinak mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako arrapalak, igogailuak eta bainugelak ditu. Halaber, autistentzako eta neurodibergenteentzako Europako lehenengo kultura zentro irisgarria dela dioen aitortza du ARKABIAk. Lasaitasun gela bat du, gehiegizko karga sentsoriala murrizteko eta erregulatzeko leku lasaia eskaintzeko diseinatua.

Ba al dago argazkirik edo bideorik grabatzerik erakusketetan? +

Bai.

Maskotak onartzen dira? +

Ezin daiteke animaliarik sartu, gida-txakurrak eta laguntza-txakurrak izan ezik.

Nire gauzak gordetzeko armairurik dago? +

Bai.

Haur-kotxeak sartzerik dago? +

Bai, haur-kotxeak sar daitezke. Gainera, bisita egiten den bitartean uzteko gela berezi bat dago.