Tianwa Yan eta Nicholas Rimmer
Astearte Musikalak
Programa hau Pablo de Sarasateri egindako omenaldia da, bere garaiko biolin-jotzaile ospetsuenetakoa izan zenari. Biolina jotzeko zuen modu bikainak musikagile eta lankide ugari inspiratu zituen berarentzako musika idaztera. Gainera, Sarasate bera konpositore emankorra izan zen, eta 60 obra baino gehiago idatzi zituen biolinerako eta pianorako nahiz biolinerako eta orkestrarako. Obra horietako batzuk, hala nola “Aires gitanos” eta “Fantasía Carmen”, biolinerako errepertorioko pieza nagusiak dira gaur egun ere.
Tianwa Yang Pekinen jaio zen eta gaztetatik bizi da Alemanian, Sarasateren biolinerako lanen grabazio integral bakarraren interpretea da (Naxos), horregatik programa honetarako biolinista ezin hobea da. Kontzertu honetara, bere bikotekide Nicholas Rimmer piano-jotzaile alemaniar-ingelesarekin batera, Sarasateren eta harentzat musika idatzi zuten bere zirkuluko konpositoreen lanen aukeraketa bat dakarte. Salbuespena Saint-Saëns-en Biolin eta pianorako sonata, 2. zk. da, beste interprete bati eskainia izan arren, Sarasatek musikagilearekin berarekin batera estreinatu baitzuen.
PARTE-HARTZAILEAK
- Tianwa Yang, biolina
- Nicholas Rimmer, pianoa
OBRAK
Pablo de Sarasateri omenaldia
- Dvorak
- Popper
- Saint-Saens
- Sarasate
SARRERAK
Kontzertu bakoitzerako sarrerak 8€-an erosi ahal izango dira ARKABIAN (Posta kalea, 13-15) edo webgune honetan bertan. Era berean, kontzertu-egunean bertan ere erosi ahal izango dira, emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago, betiere leku librerik badago. Mugikortasun urriko eserlekuak erosteko jarri harremanetan Arkabiarekin 945 554 936 telefonoan.
OHAR GARRANTZITSUA
Ba al dakizu zerk egiten duen gure aretoa hain berezi?
Publikoaren eta artisten arteko hurbiltasunak. Horregatik, garrantzitsua da garaiz iristea! Artistekiko errespetuagatik, emanaldia hasi ondoren ezingo da aretora sartu.