Berdintasun zikloa
06/10 - 20/12/2026
Vital Fundazioaren Berdintasun zikloak generoen arteko aldeetatik haratago doan programa proposatuko du oraingo etapa honetarako, eta dakartzan edukiek gai interesgarriak jorratuko dituzte, hala nola amatasuna, sare sozialetako itxurak, kiroleko erreferente femeninoak eta ingurune digitaletako indarkeriak. Hitzorduak, ekainaren 26tik abenduaren 11ra izango dira, hainbat formatutan, esaterako antzerkia, bakarrizketak eta mahai-inguruak.
Parte-hartzaileak
Begoña Alday
Begoña Alday emakumeen eta kirolaren erreferente da, muturreko probetan mugak hausteko duen gaitasunagatik. Tradizionalki gizonekin lotu izan diren diziplinetan emakumeen lidergoaren eredua da.
Loida Zabala
Loida Zabala, halterofilia paralinpikoko kirolaria, bere kirol-arrakastaz harago, berdintasunaren, inklusioaren eta kirolean emakumeen ikusgarritasunaren alde egindako lanagatik nabarmentzen da.
Paula Leitón
Paula Leitón domina olinpikoa lortu duen kirolaria da. Oso gaztetatik Espainiako waterpolo selekzioan aritu da, eta kirolean osasun mentala eta gorputz-aniztasuna ikusarazteko ahots garrantzitsua bihurtu da.
Edurne Pasaban
Edurne Pasaban, Espainiako alpinista ezaguna eta 14 zortzimilakoak igotzen lehen emakumea, errendimendu handiko kirolean osasun mentalak duen garrantzia ikusarazten du.
Ruth Brito
Lanzaroten jaioa eta 2008an Arabako hiriburura bizitzera joan zenetik adopziozko gasteiztarra, Ruth Brito triatloiaren munduko mailarik gorenera iritsi da. Munduko Distantzia Luzeko Txapelketan podiumeko gorenera igo da, distantzia laburreko absolutua irabazi du Abu Dhabin, eta baita bere jaioterriko uharteko Ironmana ere amaitu du, munduko gogorrenetakotzat jotzen dena.