Dirdir

Musika eta zinema jaialdia

26/09/2026 - 21/01/2027

Dirdir ARKABIAn egingo den zinema eta zuzeneko musikaren jaialdi berria da, eta hirian urteroko hitzordu bihurtzeko asmoz sortu da. Bertan, mota askotako musikariek beren lana aurkeztuko dute, irudi zinematografikoarekin lotuta.

Aurtengo edizioan, honako musikari hauek izango ditugu: Zabala, Christina Rosenvinge, Víctor Herrero & Lorena Álvarez, Amorante eta Fantasma Sur. Talde horiek zuzenean joko dituzte ematen ari diren filmetarako konposatutako soinu-bandak. Askotariko musika unibertsoetatik datozen artistak bildu ditu kartelak eta interes bera dutenak: zuzeneko musikaren bidez mugimenduan dabilen irudiarekin solasean aritzea.

Kontzertuez eta emanaldiez gain, programak saio bi izango ditu, eta saio horietan, hainbat gonbidatuk publiko orokorrarekin partekatuko dituzte beren sormen prozesuak. Edizio honetan, Zabala izango dugu gurekin, Bilbon bizi den Jon Aguirrezabalaga konpositorea eta ekoizlea, baita Isaki Lacuesta zinemagilea, ikusizko artista eta musikaria ere.

Saio bakoitzeko sarrerak 10 euro balio du, eta festibal osorako abonamenduak, 40 euro. Maisu-klasea eta solasaldia aldiz, doakoak dira, aldez aurretik gonbidapena aterata.

Parte-hartzaileak

Zabala

Jon Aguirrezabalagak Zabala izena hartu zuen We Are Standard aurreko proiektua amaitu ondoren. Musikagile eta ekoizle bilbotarra lan pertsonalagoa ekoizten hasi zen, musika elektronikoaren parametroetatik gertu, baina ikuspegi esperimentala eta irekia zuena. Paisaia gautarrak, ilunak, nolabaiteko nostalgiaz tindatuak, eta arauak bestelakoak diren unibertso batean bizi izatearen sentsazio etengabea alboan.

Isaki Lacuesta

Espainiako zinemagile gutxik izan dute musika bere lanean Isaki Lacuestak bezain eragile iraunkor; izan ere, pultsio musikal hori bere lan artistikoaren zutabe bihurtu du. Azken urteotan, “Segundo premio” filma egin du besteak beste, (Pol Rodriguezekin batera zuzendua), Los Planetas Granadako talde mitikoari buruzkoa eta zuzendari onenaren Goya saria irabazi zuen, eta “Flores para Antonio”, Elena Molinarekin batera Antonio Floresen bizitzari eta lanari buruzko dokumentala. Gainera, hainbat proiektu garatu ditu Pedro G. Romero, Silvia Pérez Cruz eta Raül Refree-rekin batera.

Christina Rosenvinge

Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea du Christina Rosenvingek eta gaztelaniaz egiten den indie-aren ezinbesteko figura bihurtu da, “Tu labio superior” eta “Un hombre rubio” disko enblematikoei esker. Hala ere, bere sormen unibertsoa musikatik askoz haratago doa. Zinemarekin eta antzerkiarekin ere harreman sendoa garatu du artistak; izan ere, Marta Pazos sortzaileekin lankidetzan aritu da, besteak beste, eta aktore lanetan ibilbide interesgarria eraiki du.

Lorena Álvarez & Víctor Herrero

Lorena Álvarez eta Víctor Herrero espiritu libreko arima bikiak dira. Bere ibilbide musikalek penintsulako folkaren bideak naturaltasun ikaragarriz zeharkatzen dituen iruditeria aparta osatzen dute.

Fantasma Sur

Alondra Bentley-ren ahotsak eta doinuek bat egiten dute Yliaren testura eta erritmo elektronikoekin. Ustekabeko topaketak musika atmosferiko eta espektrala sortzen du, Isaki Lacuesta zinemagilearekin idatzitako mamuen abestiak, hau da, Albert Coma artista bisualarekin batera musikarekin zuzenean elkarreragiten duten emanaldi zinematografikoen arduraduna denarekin

Amorante

Amorante Iban Urizar etnomusikologo eta multiinstrumentistaren proiektu pertsonala da. Ausarta eta ikonoklasta, inprobisazio zalea, beti bere tronpeta bereizezinarekin, bere nahasketa-pedalekin, bere harmonium indiarrarekin eta sintetizadore txiki batekin lagunduta, abangoardia eta mestizaje kutsua duten konposizioei ematen die forma; orainaren, iraganaren eta etorkizunaren kutsua dutenei.