Araba mugimenduan
Araba mugimenduan proiektuak lurraldeko artxiboetako filmak berreskuratzen ditu, Gasteizko eta Arabako ohitura sozial eta kulturalekin lotutako banakako zein taldeko istorioak herritarrengana hurbiltzeko. Programazioa egutegiko data esanguratsuen eta hainbat gairen inguruan antolatzen da, hala nola Gabonak, inauteriak, Aste Santua eta bestelako errituak, baita urtaroak eta hiriaren zein lurraldearen bilakaera historikoa ere. Argitaratu gabeko ikus-entzunezko dokumentu horiek zuzeneko musika-saioen bidez baliatuko ditugu memoria kolektiboa biziberritzeko.
Zuzeneko musikaz Jon Bellido musikari gasteiztarrak arduratuko da, soinu-esperimentazioan espezializatua.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Clara Sánchez Dehesari eta irudien egileei, irudien lagapena egiteagatik.
OHAR GARRANTZITSUA
Ba al dakizu zer egiten duen gure aretoa berezi?
Publikoaren eta artistaren arteko hurbiltasuna.
Horregatik, garrantzitsua da ez berandutzea!
Artistekiko errespetuagatik, ez da onartuko aretora sartzea emanaldiari hasiera eman ondoren.