Astearte Musikalak
Gogoko duzu ganbera musika? Astearte Musikalak dira gure inguruko musikari gazteen errezitaldiak, solista ezagunak, duoak, kuartetoak edo kintetoak, baita ospe nazionala nahiz nazioartekoa duten orkestrak ere entzuteko duzun aukera.
Aurten edizio berri bat ospatuko da, une honetako formazio onenekin eta edukiera osora itzuliz.
Duela hiru hamarkadatik hona, asteartero, azarotik martxora bitartean, nazionalitate guztietako eta estilo anitzeko artistez gozatzeko aukera izango duzu.
Kontzertu bakoitzerako sarrerak 8€ balio dute, era ARKABIAn (Posta kalea 13-15) edo online, webgune honen bidez, eskuratu daitezke. Errezitaldi guztietarako abonamenduak 90€ balio dute. Banakako sarrerak kontzertuaren egunean bertan ere erosi daitezke ARKABIAn, emanaldia hasi baino ordubete lehenago, betiere leku librerik geratzen bada.
Mugikortasun urriko pertsonentzako sarrerak eskuratzeko, jarri harremanetan ARKABIAren 945 554 936 zenbakiaren bidez.
Deskargatu hemen Astearte Musikalak zikloaren 2026/27 denboraldiko programa osoa.